Krisi Ekonomikoa -

Lan-gatazka

Gamesako langileek beltzez jantziko dute astearteko protesta

Enpresak aurreikusi dituen 480 kaleratzeen kontra protesta egiteko, beltzez jantzita agertuko dira langileak Zamudioko parke teknologikoan.

Gamesako langileen protesta. EITB
Gamesako langileen protesta
Gamesako langileen protesta. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beltzez jantzita, protesta egingo dute astearte honetan Gamesa enpresako langileek Zamudioko parke teknologikoan.

Eguerdian egingo dute elkarretaratzea, bertako egoitzan, enpresak egin nahi dituen kaleratzeen kontra protesta egiteko. Guztira Gamesako 480 langile kaleratu nahi dituzte, eta Espainia osoan azpikontratatutako beste 365 langile ere kalean gera litezke.

Mobilizazio gehiago deitu baino lehen, enpresari ''konfiantzazko botoa'' eman nahi diote, sindikatuetatik jakitera eman dutenez. Izan ere, Gamesako ordezkariek langileekin batzartzeko asmoa dute, lan-erregulazioko txostena aurkeztu baino lehen.

Bilera horretan, kaleratzerik ez egitea planteatuko diote sindikatuek enpresari, eta ''informazio eta zehaztasun faltak'' eraginda joan den uztailetik bizi duten ''agonia'' salatuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea