Ekonomia -

Fiskalitatea

Aburto: 'Gipuzkoako zerga berriak zerga desharmonizazioa ekarriko du'

Bizkaiko Diputazioko bozeramaileak ez du uste Aberastasunaren eta Aberastasun Handien gaineko Zergak diru-bilketan eragin nabarmenik izango duenik.

Juan Maria Aburto. Foto: EITB
Juan Maria Aburto.
Juan Maria Aburto. Foto: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Maria Aburto Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaileak Gipuzkoan 2013an ezarriko den Aberastasunaren eta Aberastasun Handien gaineko Zerga izan du hizpide. Zerga berria 2013tik aurrera ezarriko da Gipuzkoan.

Gipuzkoan ezarriko den zerga berriak "zerga desharmonizazioa" eragingo du Juan Maria Aburtoren iritziz. “Zerga berriak ez du diru-bilketan eragin nabarmenik izango”, gaineratu du.

Zergaren gaineko testua ez duela ezagutzen aitortu du Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaileak. Hala ere, “zerga horren bidez 8 edo 9 milioi euro bilduko dira, aurreikuspenen arabera, eta, horren % 70 Eusko Jaurlaritzarentzat dela kontuan hartuz gero, ez dugu uste zergak diru-bilketan eragin nabarmena izango duenik” .

Bilduk eta Euskadiko Alderdi Sozialistak adostutako zerga berria Zergak Koordinatzeko Euskadiko Organuan adostu ez izana kritikatu du Juan Maria Aburtok.

Bizkaiak bere bidea egingo duela azpimarratu du, eta 2013an Ondarearen gaineko Zerga berria onartzea aurreikusita dutela azpimarratu du, Juan Luis Bilbao ahaldun nagusiak aurreratu bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea