Ekonomia -

Urriko euriborra

Euriborra minimo historikoetan; hipotekak 1.200 euro merkatuko dira

Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen den Euribor indizeak 63 hilabetez jarraian egin du behera.

Euriborra minimo historikoetara jaitsi da.
Euriborra minimo historikoetara jaitsi da.
Euriborra minimo historikoetara jaitsi da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

12 hilabeterako euriborrak minimo historikoetan itxi du urria, zehazki % 0,65ean, beraz, hipotekak azaroan berrikusiko dituzten familiek urtean 1.200 euro gutxiago ordaindu beharko dute.

Eguneko tasa % 0,618an itxi du, indize honek dituen 10 urteetan inoiz iritsi den mailarik baxuenean. Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen den Euribor indizeak dagoeneko 63 hilabetez jarraian egin du behera.

Abuztuan lehen aldiz % 1etik jaitsi zen (% 0,877) eta irailean % 0,740ra iritsi zen.

25 urterako 150.000 euroko mailegua duenak eta azaroan berrikusi behar duenak hilean 102 euro gutxiago ordainduko ditu (urtean 1.224 gutxiago) aurreko hileko indizea hartzen baita kontuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea