Ekonomia -

Ezbeharra Nafarroan

Langile bat larri zauritu da lan-istripuan, Fontellasen

Dirudienez, 46 urteko langilea lau metroko altueratik erori da, teilatua hondoratzean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat (46 urte ditu) larri zauritu da ostiral honetan Fontellasen (Nafarroa) izandako, lan-istripuan. Dirudienez, lau metroko altueratik erori da, teilatua hondoratzean.

Foru Gobernuak ohar batean azaldu duenez, SOS Nafarroa Gestio zentroak 13:50ean izan du gertaeraren berri. Langilea uralitako teilatu batean igota zegoen eta erori egin da, oraindik ez dakite zergatik

Biktimak hainbat zauri egin ditu eta Tuterako Reina Sofia ospitalera eraman dute, zaintza bereziko gunera. Poliziak Tuterako polizia etxeko prebentzioko patruila bat bertaratu du istripuaren arrazoiak ikertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea