Krisi Ekonomikoa -

Fiskalitatea

Frantziak BEZa igo eta gastu publikoa murriztuko du

BEZ orokorra 4 dezima igoko da (% 19,6etik % 20ra), eta BEZ murriztua 3 puntu, (% 7tik %10era). Gainera, gastu publikoa 10.000 milioi euro murriztuko du Gobernuak.

Jean-Marc Ayrault Frantziako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Jean-Marc Ayrault Frantziako lehen ministroa.
Jean-Marc Ayrault Frantziako lehen ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Gobernuak hainbat neurri iragarri ditu gaur goizean herrialdeko ekonomia “lehiakorragoa izan dadin”. Hala, BEZa (Balio Erantsiaren gaineko Zerga) igo egingo du 2014. urtetik aurrera, gastu publikoa 10.000 milioi euro murriztuko du, eta enpresei zergak murriztuko dizkie.

Jean-Marc Ayrault Frantziako lehen ministroak jakinarazi duenez, enpresen zergari dagokienez, murrizketa 20.000 milioi euro ingurukoa izango da.

10.000 milioi euroko murrizketa datorren urtean egingo da, eta ondorengo bi urteetan ezarriko da gainerakoa.

Enpresek zerga berdinak ordainduko dituzte 2013an, eta hurrengo urtean dirua berreskuratuko dute “zerga-kreditu” izeneko formularen bitartez. Hala ere, dirua aurreratzeko modua eskainiko du Gobernuak.

Diru-sarreren galerari aurre egiteko, Frantziako Gobernuak BEZ orokorra lau dezima igoko du (% 19, 6tik % 20ra), eta BEZ murriztua hiru puntu (% 7tik %10era). Hala ere, BEZ supermurriztua puntu erdi jaitsiko du, % 5,5etik % 5,5era.

Bestalde, Gobernuak “fiskalitate ekologiko berri bat” sortuko du 2016. urtetik aurrera, eta zerga berri horrekin 3.000 milioi euro biltzea espero du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea