Krisi Ekonomikoa -

A-14 greba orokorra

CCOOk, UGTk eta USOk era bateratuan mobilizatzeko deia egin dute

ELAren jarrera kritikatu dute eta "mendeko partidaren aurrean" mobilizatzeko deia egin dute.

CCOO, UGT eta USO sindikatuetako ordezkariak. Argazkia: EFE
CCOO, UGT eta USO sindikatuetako ordezkariak.
CCOO, UGT eta USO sindikatuetako ordezkariak. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko CCOO eta UGT sindikatuek eta LSB-USOk azaroaren 14rako Europan deituriko greba orokorrean era bateratuan mobilizatzeko deia egin dute, "mendeko partidaren aurrean gaudelako, batzuek euren zilborrera begiratzen duten arren".

Unai Sordo eta Damaso Casado CCOOen eta UGTren idazkari orokorrak Margarita Iza LSB-USOko idazkariarekin batera Bilbon egin duten prentsaurrekoan CESek (Sindikatuen Europako Konfederazioa) egindako deialdian parte hartzeko deia luzatu dute, izan ere, lehen aldiz, Europa mailan egingo dela ekarri dute gogora.

Hiru sindikatuek ELAren jarrera kritikatu dute eta CESen parte den arren, grebaren aurka azaltzea salatu dute. Izaren iritziz, euskal herritarrei eta afiliatuei azaldu beharko liekeen gauza da eta jarrera horrekin "Euskadiko langileei gehiago izorratzen" diela uste du.

"Arlo ekonomiko eta politikoan, mendeko partidaren aurrean gaude eta batzuek euren zilborra begiratzen dute", adierazi du CCOOko buruzagiak. Langileriari, "euren pentsaera edozein dela ere, Espainiako eta Europako langileekin erantzun bateratua emateko" gonbita luzatu dio.

Azaroaren 14ko greba orokorrean EAEko hiru hiriburuetan manifestazioak egingo dituzte. Bilbon 12:00etan Plaza Biribilean bilduko dira eta 18:30ean Lopez de Haro Kale Nagusiko 85. atari parean. Donostian, ordu berean Alderdi Ederretik aterako dira martxak. Azkenik, Gasteizen, 12:00etan Europa Plazatik eta 17:30etan Ama Zuriaren plazatik irtengo dira manifestazioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea