Krisi Ekonomikoa -
Altxor Publikoa
Aurreko enkantean baino merkeago saldu du zorra Espainiak
Altxor Publikoak 4.763 milioi euro saldu ditu, hasiera batean 4.500 milioi saltzea espero bazuten ere.
Erredakzioa
Altxor Publikoak 4.763 milioi euroko zorra saldu du eta aurreko enkantean baino interes baxuagoarekin. Hasiera batean 4.500 milioi euro saltzea espero bazuten ere, aurreikuspenak gainditu dituzte.
Hori horrela, Altxorrak aurten epe ertain eta luzerako zituen finantziazio beharrak asetuta geratu dira, 85.000 milioi euro ingurura iristea lortu baitu.
Gaur saldutako 4.763 euroetatik, 992,05 milioi hiru urteko eperako dira, % 3,678ko interesarekin (aurreko enkantean % 4,028ko interesa); 3.040,37 milioi euro bost urteko eperako eta 4,769ko interesarekin (aurreko enkantean % 4,83ko interesa); eta geratzen diren 731,19 milioi euroak 20 urteko eperako izango dira, % 6,366ko interesarekin.