Ekonomia -
Irabaziak
Irabaziak hirukoiztu ditu Tubacexek
9,37 milioi euroko irabazi garbia lortu du Laudion kokatutako enpresak. Prezioen berreskurapena eta lehiakortasunaren hobetzea dira igoera horren arrazoietako batzuk.
Erredakzioa
Tubacexek, soldadurarik gabeko altzairu herdoilgaitzeko zilindroak fabrikatzen dituen munduko bigarren enpresak, komunikatu baten bitartez 2012ko urtarrila eta iraila bitartean 9,37 milioi euroko irabazi garbia lortu dutela adierazi du. 2011ko epe berean lortutako irabaziak hirukoiztu ditu Tubacexek.
Beste zenbait elementuren artean, negozioaren zifrak izan duen garapen positiboaren arrazoiak prezioen berreskurapena eta lehiakortasunaren hobetzea izan direla adierazi du Llodion kokatutako enpresak.
38,89 milioi eurotan gora egin du ustiapen garbiaren emaitzak (EBITDA), 2011n baino % 64,1 gehiago; horretaz gain 394,79 milioi euroko kopurua gainditu dute salmentek, % 8,3ko gehikuntza.
Hurrengo hilabeteetara begira errentagarritasuna hobetzea espero du Tubacexek; gainera, enpresari egindako eskarien entrega epea 2013ko apirilean kokatzen adierazi du enpresak.