Krisi Ekonomikoa -

Erregulazio espedientea

Iberiak langileen % 25 kaleratuko ditu: 4.500

Oraingoz ez dago argi enplegu erregulazio espedienteak zer-nolako eragina izango duen euskal aireportuetan.

Iberiaren hegazkin bat Hondarribiko aireportuan. EITB
Iberiaren hegazkin bat Hondarribiko aireportuan. EITB
Iberiak 4.500 langile kaleratuko ditu

01:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

International Airlines Group (IAG) taldeak berregituraketa plan zorrotza iragarri du Iberia airelinean. Izan ere, 4.500 langile kaleratuko dituzte (langileen laurdena), eta bideragarriak ez diren airelineak bertan behera utziko dituzte, konpainiak Balore Merkatuko Batzorde Nazionalari (CNMV) jakinarazi dionez. Espainiaren historiako enplegu erregulazioko espediente handienetakoa da.

Planak aldaketa iraunkorrak ekarriko ditu Iberiaren egitura eta negozio guztietan, berriz ere mozkinak lortu arte. Helburua 2015 urterako 600 milioi euro gehiago irabaztea da.

Oraingoz ez dago argi erregulazio espedienteak zer-nolako eragina izango duen euskal aireportuetan. Horren ildotik, eitb.com Iberiak EAEn eta Nafarroan dituen langileen kopurua lortzen saiatu da, baina, konpainiatik zehaztu dutenez, datuok ez dituzte erkidegoka sailkatuta, langileen mugikortasuna dela eta: "Gaur Granadan dagoena, bihar Bilbon egon liteke".

Konpainiaren esanetan, kaleratze hauekin "15.500 enplegu salbatzea" lortuko dute.

Epe laburrean, konpainia diru galerak eteten eta bideragarria izaten saiatuko da. Zeregin horretan, zenbaki gorritan dauden hegaldiak bertan behera utziko dituzte, eta hegazkin kopurua murriztuko dute (25, hain zuzen ere: bost ibilbide luzekoak eta 20 laburrekoak).

"Berregituraketa plana kritikoa da Iberiarentzat eta Espainiaren etorkizunarentzat. Iberia indartsua eta bideragarria bada, enplegua sortuko du eta turismoa sustatuko du", adierazi du Willie Walsh IAGko kontseilari delegatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea