Krisi Ekonomikoa -

Salerosketa

Espainian % 0,9 igo da etxebizitzen salmenta, irailean

Higiezinen sektoreko adierazleak gora egin du azken bi hilabeteetan, 17 hilabetez jarraian behera egin ostean.

Etxebizitza baten barrualdea. Argazkia: EITB
Etxebizitza baten barrualdea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailean % 0,9 igo da etxebizitzen salmenta Espainian (25.985 eragiketa), 2011ko iraileko datuekin alderatuta, Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak astelehen honetan kaleratutako datuen arabera.

Irailean egindako salerosketa horien % 50,9 bigarren eskuko etxebizitzei zegokien, eta % 49,1 etxebizitza berriei.

Bigarren hilabetez jarraian igo egin da etxebizitzen salmenta Espainian; izan ere, abuztuan % 3 egin zuen gora, 17 hilabetez jarraian behera egin ostean.

Abuztuko datuekin alderatuta, etxebizitzen salmenta % 6,2 jaitsi da Espainiako Estatistika Institutu Nazionalaren arabera. Hala, % 14,8 jaitsi da etxebizitzen salerosketa urtea hasi zenetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea