Ekonomia -

Eustaten datuak

Enplegua % 2,7 jaitsi da EAEn urteko hirugarren hiruhilekoan

Sektoreka, enplegu galera batik bat erakuntzan eta industrian gertatu da.

Lanbideko bulego bat.
Lanbideko bulego bat.
Lanbideko bulego bat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enplegua EAEn % 2,7 jaitsi da 2012. urteko hirugarren hiruhilekoan. Lanpostu-galera bai urte artean, bai hiruhileko artean (% 0,7 ) gertatu da, lehen sektorean izan ezik sektore guztietan. EAEko BPG % 1,3 murriztu da 2012ko hirugarren hiruhilekoan, urtebeteko datuak kontuan hartuta, Eustatek emandako datuen arabera. Urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, % 0,4ko jaitsiera izan du.

Sektoreka, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, lanpostu galera batik bat eraikuntzan ( % 12,3) eta industrian (% 4,7) gertatu da. Zerbitzuetan, jaitsiera % 1ekoa izan da.

Lehen sektorean, ordea, enplegua igo egin da 2011. urtearekin alderatuta, zehazki % 1,5, nahiz eta urteko bigarren hiruhilekoa kontuan hartuz % 1 jaitsi den.

EAEko BPG % 1,3 murriztu da 2012ko hirugarren hiruhilekoan, urtebeteko datuak kontuan hartuta; Espainia osoan baino hiru hamarren gutxiago. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, % 0,4 egin du behera; Espainiakoa baino hamarren bat gehiago.

urte artean hiruhileko honetan, Espainia osoan baino hiru hamarren gutxiago. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,4, Espainiako ekonomia baino hamarren bat gehiago.

Lurraldeka, urteko jaitsiera nabarmenena Bizkaian gertatu da ( % 1,4) eta Araban eta Gipuzkoan % 1,2 jaitsi da.

Sektoreka, jaitsiera handiena eraikuntzan eman da aurreko urteko datuak kontuan hartuta (% 5,7). Industrian, jaitsiera % 2,7koa izan da; jarraian jaisten den bosgarren hiruhilekoa da (aurreko hilarekin alderatuta % 0,7).

Eusko Jaurlaritza berriak murrizketa "gogorrak" egin beharko ditu

Carlos Aguirre jarduneko Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak ohartarazi duenez, Eusko Jaurlaritza berriak murrizketa "oso gogorrak" egin beharko ditu 2013rako diru-bilketa aurreikuspenak hobetzen ez badira behintzat; izan ere, Finantzen Euskal Kontseiluan 11.825 milioi euroko aurrekontua ezarri zen.

Diru-sarrerak handitzen ez badira, "egoera zaila" izango da aurrekontuari dagokionean, haren hitzetan. Aguirrek iradoki duenez, Eusko Jaurlaritzak onartuko ditzakeen murrizketek osasungintzari, hezkuntzari eta zerbitzu sozialei eragin diezaiekete. Gaineratu duenez, hiru alor horiekin aurrekontuaren % 80 osatzen da, eta beraz, gainerako alorretan murrizketak egiteko tarte laburra legoke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea