Krisi Ekonomikoa -

Defizita

Europak ez dizkio neurri gehiago eskatuko Espainiari

Rajoyren Gobernuak dagoeneko ''neurri eraginkorrak'' hartu dituela uste du Europako Batzordeak, eta, beraz, ez dizkio neurri gehiago eskatuko Espainiari.

Olli Rehn, Europako Batzordeko presidenteordea
Olli Rehn, Europako Batzordeko presidenteordea
Olli Rehn, Europako Batzordeko presidenteordea

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak ez dizkio Espainiari neurri gehiago eskatuko, Mariano Rajoyren Gobernuak dagoeneko defizita murrizteko ''neurri eraginkorrak'' hartu dituela uste baitu.

Olli Rehn Europako Batzordeko presidenteordearen arabera, Espainiak dagoeneko bete ditu erreskatea eskatuko balu bete beharko lituzkeen baldintzak.

Edonola ere, Rehnek azaldu du 2014rako Espainiak iragarri dituen neurriak ez direla nahikoa Europako Batzordeak eskatzen duena betetzeko, eta, beraz, urte horretarako aurreikusi dituen neurrien zehaztasunak ''aurki'' aurkeztu beharko dituela esan du.

''Badakigu ekonomia orekatu ahal izateko prozesu zaila ari dela egiten Espainia, eta Gobernua eta herritarrak ahalegin handia ari direla egiten'', esan du Rehnek.Defizit-muga

Edonola ere, Europako Batzordeko presidenteordeak ez du argitu % 3ko defizit-muga bete ahal izateko Espainiari denbora gehiago emango dioten ala ez, ezta Gobernuak Bruselarekin 2012, 2013 eta 2014rako adostutako mugetan malgutasunik ezarriko duten (aurtengoa % 6,3koa da; 2013koa, % 4,5ekoa; eta 2014koa % 2,8koa). Otsailean hartuko du Europak Espainiako defizit-mugaren inguruko erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea