Ekonomia -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Garitano pozik agertu da, EAJk fiskalitatean 'ezkerrera' egin duelako

Bizkaiko Aldundiak Ondasunaren gaineko zerga aldatzeko asmoaz aritu da Gipuzkoako ahaldun nagusia.

Martin Garitanok erreforma fiskala aurrerakoiaren alde egin du. EITB.
Garitano | Gipuzkoako erreforma fiskalaren inguruko adierazpenak
Garitano pozik agertu da, EAJk fiskalitatean 'ezkerrera' egin duelako

00:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan du EAJ bezalako alderdi eskuindarrek "ezkerrera egitea" ona dela, eta jeltzaleek fiskaletatean egindako ezkerreratzea Gipuzkoan Bilduk egindako "bultzadari" esker izan dela.

Garitanok Radio Euskadin egin ditu adierazpenok, Bizkaiko Aldundiak Ondasunaren gaineko zerga aldatzeko asmoaren harian. "Eskuinetik ezkerrera egiten ari direla pentsatu behar dugu, eta gu oso eroso gaude esparru horretan", esan du jeltzaleen jarreraz.

Gipuzkoako Aldundiko ordezkari nagusia pozik agertu da Bizkaiko Aldundiak Gipuzkoakoaren bide berari jarraitzeagatik, nahiz eta duela urtebete, "demagogia egitea leporatu ziguten, atzo Bizkaiko ahaldun nagusiak esandako gauza bera esateagatik; hau da, gehien duenak gehiago ordaindu behar duela".

Azpiegiturak

Azpiegiturei dagokienez, Gipuzkoan gutxiegi erabiltzen diren errepideak daudela salatu du Garitanok, eta horren erantzukizuna aurreko gobernuak duela (EAJ-H1!) gaineratu du, plangintza "neurrigabea" eta "oker egindako txostenetan" oinarritu zutelako. Ahaldun nagusiaren ustez, "ezin daiteke baztertu txosten horiek errepide horien eraikuntza justifikatzeko egin izana".

Garitanoren hitzetan, txosten horiek "islatzen duten zirkulazio bolumena ez da inondik inora betetzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea