Krisi Ekonomikoa -
Tarragonan
Mossoen karga batean zauritutako nerabearen familiak salaketa jarri du
Felip Puig Generalitateko Barne kontseilariak barkamena eskatu dio familiari. Kolpea 'ustekabekoa' izan zen, haren hitzetan, eta polizia agenteak adingabearen bila joan izana ukatu du.
Erredakzioa
Atzo Tarragonan Esquadra Mossoen karga batean zauritutako adingabearen familiak salaketa jarri du.
Felip Puig Generalitateko Barne kontseilariak barkamena eskatu dio familiari, eta kolpea “ustekabekoa” izan zela gaineratu du.
Tarragonako karga poliziala justifikatu egin du Manel Prat Esquadra Mossoen zuzendari orokorrak. “Piketeak merkataritza zentro batean sartzen ahalegindu ziren”, eta, une horretan, hainbat objektu jaurti zituzten polizien aurka, horren hitzetan. Istiluen aurkako poliziek beste emakume batekin izandako jarrera gogor kritikatu du Manel Pratek; izan ere, adingabearen kasua salatzen ari zen emakume bat kolpatu zuten.
Esquadra Mossoek ez dituzte, ustez, adingabeari eraso egin zioten poliziak lanetik baztertu. Manel Pratek jakinarazi duenez, gertaturikoa argitu arte itxarongo dute erabakia hartzeko. Mossoek ikerketa bat ireki dute kasua argitzeko, eta ikerketak bi hilabeteko iraupena izan lezake.