Ekonomia -
Espainian
Gabonetako kanpainak 350.000 lanpostu sortuko ditu
Zifra 2011koaren antzekoa eta 2010ekoa baino zertxobait hobea da. Randstadek azaldu duenez, kontratuen % 15en iraupena luzatu liteke.
Erredakzioa
Gabonetako kanpainak 352.000 lanpostu sortuko ditu aurten, Randstaden arabera. Zifra 2011koaren antzekoa eta 2010ekoa baino zertxobait hobea da.
Iazko kanpainarekin alderatuz gero, kanpainaren hasiera atzeratu egin dela uste du Randstadek. Merkatalgune handiek ere kanpaina atzeratu dutelako dela azaldu dute.
Kontratu gehienak aldi baterakoak izango diren arren, Randstabden ustez, kontratuen % 15en iraupena luzatu liteke.
Gehien eskatuko diren eta iraupen gehiagoko lanpostuak eskuratu ditzaketen profilak merkataritza teknikoak, administrazio alorreko langileak eta biltegiko kudeaketarako arduradunak izango dira.
Lanpostuetarako hautagaiek 25 eta 35 urte bitartean dituzte. Orain arte, gazteak izaten ziren Gabonetako kanpainetan lan bila aritzen zirenak.
Garai horretarako, enpresek profil kualifikatuagoak eskatzen dituzte.
Aurreikusi dutenaren arabera, lanpostu gehien sortuko diren erkidegoak Katalunia (60.000), Madril (59.000) eta Andaluzia (35.500) izango dira.