Krisi Ekonomikoa -

Deialdia

Bilboko udaletxea inguratuko dute, murrizketen aurka protesta egiteko

"Hiriaren historiako aurrekontu antisozialenak" direla iritzita, protesta deitu dute azaroaren 30erako.

Bilboko udaletxea inguratuko dute.
Bilboko udaletxea inguratuko dute.
Bilboko udaletxea inguratuko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Los Miercoles al Sol" (Asteazkenak, eguzkitan) plataformak Bilboko udaletxea inguratzeko deialdia egin du hilaren 30erako, Iñaki Azkuna (EAJ) alkateak 2013rako iragarritako aurrekontuen aurka protesta egiteko, "hiriaren historiako aurrekontu antisozialenak" direlako.

"Inguratu udaletxea" lelopean, aurrekontuak eztabaidatu eta onartuko diren egunerako deitu dute protesta.

Pankartak hartuta txistu eginez eta eltzeez zarata ateratzeko deialdia egin dute.

"Herritarren atsekabea eta beste hiri eredu baten aldeko gogoa erakutsi nahi dugu, aurrekontuekin Bilbo elkartasunik gabeko hiria bilakatuko delako", esan dute deialdia egin dutenek.

Urriaren 23an Madrilen Kongresua inguratzeko egin zen deialdiaren antzekoa izango da, orduan ere 2013ko Aurrekontu Orokorren aurka protesta egiteko Kongresua inguratzeko deialdia egin baitzuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea