Krisi Ekonomikoa -

Lehen bilera

PSEk eta EAJk gaur abiatuko dute botere eskualdaketa

Mahai gainean, Jaurlaritzaren funtzionarioei Gabonetako aparteko soldata ordaindu edo ez.

Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: Efe
Patxi Lopez lehendakaria.
Zer gertatuko da funtzionarioen Gabonetako soldatarekin?

01:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak jakinarazi du ostegun honetan bilduko direla EAJko kideekin Jaurlaritzaren botere-eskualdaketa egiteko. Bilera horretan 70.000 funtzionariori Gabonetako aparteko soldata ordaindu ala ez eztabaidatuko dute.

Gobernu Kontseiluaren bileraren ostean emandako prentsaurrekoan azaldu duenez, gai nagusietako bat izango da Gabonetako aparteko soldatarena.

Bozeramailearen arabera, Patxi Lopezen Jaurlaritzak badu ordaintzeko "dirua eta borondatea", baina EAJri "galdetuko" diote, Iñigo Urkullu lehendakarigaia buru duen alderdiak hala eskatuta.

Hala ere, Mendiak ez du argitu EAJren iritzia nagusituko den ala kontuan hartuko duten soilik.

"EAJri galdetuko diogu eta eskuartean ditugun txosten juridikoak azalduko dizkiogu. EAJrekin hitz egin beharra dugu eta erabakia dagoenean jakinaraziko dugu", gaineratu du bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea