Krisi Ekonomikoa -

Funtzionarioen soldata

Gabonetako ordainsaria ematea babesten duen txostena du Jaurlaritzak

Euskadiko araudia betetzeko ordaindu egin beharra dagoela dio aipaturiko txostenak.

Patxi Lopez. Argazkia: EFE
Patxi Lopez. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak jaso egin du dagoeneko Gabonetako ordainsaria ordaintzearen legezkotasuna argitzeko eskatu zuen txostena. Aparteko soldata ordaintzearen legezkotasuna bermatzeaz gain, Euskadiko legedia betetzeko ordaindu egin beharra dagoela azpimarratzen du horrek.

Vocento taldeko egunkariek gaur aurreratutako informazioa da hori.

Atzo PSEk eta EAJk botere eskualdaketa egiteko egin behar zuten bilera horretara eraman nahi zuen Eusko Jaurlaritzak langile publikoen Gabonetako ordainsariaren auzia. Azken orduan, ordea, bertan behera gelditu zen bilera.

Azken erabakia, hala ere, jarduneko Eusko Jaurlaritzak hartu behar du, eta, Vocento taldearen arabera, Espainiako Gobernuaren aginduaren aurka, langile publikoei Gabonetako ordainsaria dagokion egunetan ordaintzeko asmoa dauka Jaurlaritzak.

Hori guztia jakinaraziko omen diete Idoia Mendia Sailburuak zuzentzen duen Funtzio Publikoko ordezkariek Eusko Alderdi Jeltzalekoei, izango duten bileran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea