Krisi Ekonomikoa -
2013ko kontuak
Doikuntza handiko urte gogorra iragarri du Bizkaiko Diputazioak
Ogasun eta Finantza diputatuak aurrekontu proposamena aurkeztu du Batzar Nagusietan.
Erredakzioa
Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun eta Finantza diputatuak 2013ko aurrekontu proposamena aurkeztu du Batzar Nagusietan. Gainera, datorren urtea doikuntza handiko urte gogorra izango dela ohartarazi du foru diputatuak.
Behin 2013ko aurrekontu proposamena aurkeztuta, kontuak eztabaidatzen hasi dira batzarkideak.
Aurrekontuak adosteko egindako lehenengo saioan zenbaki orokorrez hitz egin dute, azaroaren 15eko ezohiko Gobernu Kontseiluan erabakitako proiektuak zioen bezala. Bizkaiko aurrekontu proposamena 6.578,4 eurokoa da, iaz baino % 4,3 txikiagoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea