Krisi Ekonomikoa -

Krisiaren eragina

25 eta 34 urte arteko euskal herritarren % 8,7 behartsuak dira

Krisi ekonomikoak Euskadin kolektibo horretan izan du eragin gehien, eta duela 4 urteko pobrezia tasaren bikoitza du.

25 eta 34 urte arteko euskal herritarren % 8,7 behartsuak dira. EITB
25 eta 34 urte arteko euskal herritarren % 8,7 behartsuak dira.
25 eta 34 urte arteko euskal herritarren % 8,7 behartsuak dira. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Krisi ekonomikoak Euskadin 25 eta 34 urte arteko gazteen kolektiboan izan du eragin gehien, eta duela 4 urteko ehunekoaren bikoitza du, erreala edo "ezkutua"; 2008an % 4 zen, eta 2012an % 8,7.

Ezegonkortasun ekonomikoa era kezkagarrian igo den arren, azken lau urteotan euskal herritarren arte (besteak beste, bakarrik dauden pertsonetan edota etorkinetan bezala), pobrezia globalaren adierazleak, Euskadiko gizarteaa aipatuta, "Europako herrialderik garatuenen antzekoak dira".

Alfonso Gurpegui jarduneko Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburuak behartsen beharrak azaldu dite, Gipuzkoako Batzar Orokorrek sortutako batzorde txostengilean.

Pobreziaren eta Desberdintasunen batzarkideen ondorioak ezagutzera eman ditu Gurpegik. Bere hitzetan, krisiaren eraginak "kolektiboka oso ezberdinak dira" eta behartsu talde bati bakarrik eragin die, "diru-sarreren bermearen sistemak moteldu egin du".

Horren haritik, esan duenez, Eusko Jaurlaritzak partida batzuk zuzendu ditu prestazio horietara, 2009an 200 milioi izatetik egun 400 milioi izatera pasatu dira.

Euskal gizartea, aurreratuenetako bat

Egungo egoeran zailtasunak izan arren, Euskadin dagoen prestazio sistemaren bitartez, euskal gizartea garatuenetako bat da, behartsuenei errekurtso minimo bat bermatzeko orduan.

Zailtasun ekonomikoari dagokion Europako adierazleak Euskadiri % 19,9ko tasa eman dio, Espainiako batezbestekoa % 27 da eta Europar Batasunekoa % 21,7.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea