Krisi Ekonomikoa -

Neurri ekonomikoa

25,64 euroko tarifa Gipuzkoako bidesarietan, gaurtik aurrera

Bestalde, Espainiako Kontu Auzitegiak ikerketa bat ireki du Bidegik Eibar eta Gasteiz arteko AP-1 autopista eraikitzeko lanak egin zituztenei emandako gainkostuarengatik.

25,64 euroko tarifa Gipuzkoako bidesarietan. EITB
25,64 euroko tarifa Gipuzkoako bidesarietan.
25,64 euroko tarifa Gipuzkoako bidesarietan. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larraitz Ugarte Gipuzkoako Bide Azpiegituretako foro diputatuak esan duenez, larunbat honetan jarri da martxan 25,65 euroko muga AP-1 eta AP-8 Gipuzkoako bidesarietan, era horretan "diskriminazio historikoari" amaiera jarriz.

Donostian emandako prentsaurrekoan, neurri "ona" dela nabarmendu du Ugartek, krisi ekonomiko garaiotan batik bat.

"Muga bat jartzeak gipuzkoarrek hainbat urtez jaso duten diskriminazioarekin amaitzea du helburu", azaldu du.

Foro diputatuak esan duenez, errepideak ezin dira "langileen hondamendiaren knotura". Aldundiak martxan jarri du 25,64 euroko mugaren promozio-kanpaina, estralurtar baten eta Bizarzuriren irudiekin, "jendea T-bidearen erabiltzailea izatera animatzeko asmoz".

Egunero errepidea erabiltzen duten gidariek nabarituko dute beherapena: Bergaratik Donostiara egunero lanera doan gidariak esaterako, 73 euro aurreztuko ditu hilean.

Gipuzkoako AP-1 errepidearen "gainkostua" ikertzen ari dira

Bestalde, Espainiako Kontu Auzitegiak ikerketa bat ireki du Bidegik Eibar eta Gasteiz arteko AP-1 autopista eraikitzeko lanak egin zituztenei emandako gainkostuarengatik

Lanetan kostuak handitu ote ziren inguruko zalantzak argitzeko, eta ildo horretan, deliturik egon ote zen jakiteko ikerketa hasi dute eta Kontu Auzitegiko fiskalak idatzi bat aurkeztu du.

Ustezko irregulartasunak 2009ko Gipuzkoako Aldundiaren fiskalizazio txostenean jakinarazi zituen Kontu Publikoen EAEko Auzitegiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea