Krisi Ekonomikoa -
Arabako Aldundiak
Indesako langileei aparteko ordainsaria 'kendu dietela' salatu du ELAk
"Enpresa Batzordearekin aldez aurretik hitzartutakoaren aurka" hartutako erabakia dela salatu dute.
Erredakzioa
Jaurlaritzako langileei Gabonetako ordainsaria ematea erabaki denean, Arabako Aldundiak "Rajoyren murrizketak ezartzea" erabaki izana kritikatu du Indesa 2010 S.L. enpresako ELAk.
Era honetan, "legeak esaten duena dela eta ez zaiela beste aukerarik gelditzen esanez" Indesako langileei aparteko ordainsaria kentzea erabaki dutela salatu dute ohar batean. "Enpresa Batzordearekin aldez aurretik hitzartutakoaren aurka" hartutako erabakia dela gaineratu dute eta urritasuna duten langileei "hilean 930 euro eman" eta gainera ordainsaria kenduko dietela azaldu dute; "gizarte integrazioaz hitz egingo dute gero", kritikatu dute.
"Krisia ahulenek ordaindu behar dute, eta aparteko ordainsaria jaso duten behin-behineko langileei ere kopurua kendu diete", gaineratu dute.
Horregatik, Indesako buruzagiei "euren aurrekontuak koadratzeko ahulenei kalte eginez iruzur ez egiteko" eskatu diete.
Halaber, Batzar Nagusietako alderdiei elkartasunaadierazteko eta iritzia azaltzeko eskatu diete.