Krisi Ekonomikoa -

Lan-Erregulazio Txostena

CAFeko langileek Lan-Erregulazio Txostenaren aurka egin dute

Sindikatuen arabera, 2013. urteko urtarriletik urte bereko ekainera arte iraungo duen Erregulazio Txostenak 869 langileri eragingo die, hain zuzen lanegunen % 20ari.

CAFeko langileak Beasainen eginiko protestetan. Argazkia: Efe
CAFeko langileak Beasainen eginiko protestetan.
CAF-eko langileek Lan-Erregulazio Txostenaren aurka egin dute

01:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CAF enpresako mila langile inguruk enpresa zuzendaritzak aurkeztutako Lan-Erregulazio Txostenaren aurka egin dute Donostian eginiko protesta batean. Erregulazio horrek 869 langileri eragingo lioke, horietako bakoitzak 51 eta 61 lanegun galduko bailituzke.

Modu horretan, eta orain arte Beasaingo lantegian egin dituzten protestei jarraipena emanez, CAFeko langileek Gipuzkoako hiriburura eraman dute beren aldarrikapena. Sindikatuen arabera, 2013. urteko urtarriletik urte bereko ekainera arte iraungo duen Erregulazio Txostenak lanegunen %20ari eragingo lioke.

Langileak 25 autobusetan zuzendu dira Beasainetik Donostiara arte, eta, behin bertan, Pio XII.a enparantzan bildu dira. Boulevardera heldu arte, manifestazioak hiriko kalerik esanguratsuenak zeharkatu ditu.

"Lanpostuak, kolokan"

Ibilbidea hasi aurretik, Adolfo Masid enpresa-batzordeko LABeko ordezkariak "manifestazio honen helburua Gipuzkoako eta Euskal Herriko gizarteak beraien egoeraren berri izatea" dela azaldu du, "oso egoera larria baita".

"Gure lanpostuak dira benetan jokoan dagoena. Horregatik, lehenik eta behin, gure lanpostuen defentsan lan egingo duen benetazko industria-plan bat martxan jartzea eskatzen dugu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea