Espainiako medikuntzaren akademiak Iñaki Martin Lesende doktoreari eman dio 2021eko Familia Medikua saria. Indautxuko Areilza osasun zentroan egiten du lan lehen arretan eta ikertzailea eta irakaslea ere bada EHUko medikuntza fakultatean. Pandemian lehen arreta saturatuta dagoela salatu du.