Bilbo erdialdeko sarbidea -

Gertakaria

Edukiontzi batek su hartu du Donostian, eta auto bat erre da

Extremadura kalean gertatu da sutea, eta ondoan zegoen banketxe baten sukurtsalera ere iritsi dira sugarrak.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Extremadura kalean zegoen plastiko edukiontzi batek su hartu du gaur goizaldean oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

05:30 aldera piztu da sutea, Zarategi auzoan, eta suhiltzaileek itzali dute.

Sugarrek ondoan zegoen auto bati ere egin diote kalte, eta La Caixaren sukurtsal baten kartela ere erre dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Suteak Eguneko albisteak