Bilbo erdialdeko sarbidea -

Jazoera

Bi lagun zaurituta eta bi atxilotuta Erandion, borroka jendetsu batean

19 eta 21 urteko bi gazte atxilotu dituzte, borroka jendetsu batean ustez nahasita egoteagatik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 eta 21 urteko bi gazte atxilotu dituzte gaur goizaldean Erandion, borroka jendetsu batean ustez nahasita egoteagatik. Borroka horren nondik norakoak argitzera joan diren Ertzainei botilak eta edalontziak jaurti dizkiete. Horrez gain, liskar horren ondorioz bi gizonezkok zauriak izan eta ospitalera eraman behar izan dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez, goizeko laurak eta erdiak inguruan, Ertzaintza ohartarazi dute borroka jendetsu bat ari zela gertatzen Erandioko aisialdiko establezimendu batean.

Herritarren babeserako zerbitzuko patruila bat tokian bertaratu da, eta liskarrean hainbat pertsona nahasita zeudela egiaztatu ahal izan dute. Hasiera batean, agenteei botilak eta edalontziak bota dizkiete han zeuden batzuek.

Behin egoera kontrolatuta, osasun-zerbitzuak deitu dituzte, han zeuden bi lagun gutxienez artatzeko, buruan zauriak baitzituzten (bati odola zerion sudurretik).

Nahasita zeuden zenbait lagun identifikatu ostean, horietako bi atxilotu dituzte lesio delitua egotzita.

Ertzaintza ikerketarekin darrai jazoera argitze aldera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Erandio albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa