Etxegabetzeak -
77 urteko emakumea
Emakume baten etxearen enkantea bertan behera gelditu da Irunen
Kaleratzeak Stop elkarteak azaldu duenez, "Caixabank negoziatzeko prest azaldu da, Udalaren eta gizartearen presioaren ondorioz".
Bidasoako Kaleratzeak Stop elkarteak Iruneko epaitegien aurrean elkarretaratzea egin du 77 urteko emakume baten etxearen enkantea bertan behera uzteko eskatuz. Azkenean, lortu egin dute eta ez dute enkantea egin.
Fernando Arocena elkarteko kideak azaldu duenez, "Caixabank negoziatzeko prest azaldu da", eta "Udalaren eta gizartearen presioaren" ondorio dela esan du.
Flor Grijalba, 77 urteko emakumea, jasotzen duen pentsioari esker bizi da, baina ezin dio 39.000 euroko maileguari aurre egin. Negozio bat irekitzeko eskatu zuen mailegua, baina krisia dela eta itxi egin behar izan zuen. Zorrarengatik, "197.000 euro balio dituen etxebizitzarekin gelditu" nahi dutela salatu du elkateak.
Kaleratzeak Stopen arabera, orain arte Kutxabankek ez du negoziatu nahi izan eta elkarteak eginiko "proposamenak errefusatu" ditu, besteak beste, dituen baliabide eskasekin ordaintzen jarraitu ahal izatea edota etxebizitza bankuari herentzian uztea, emakumeak ez baitu senitarteko zuzenik.
Elkarteko abokatuak azaldu duenez, emakumeak sinatu zuen maileguaren kontratuaren arabera, 39.000 euroak % 5eko interesekin itzuli behar ditu, eta ordainketan atzeratzen den egun bakoitzeko, % 20ko interesak ordaindu behar ditu.