Etxegabetzeak -
Aholkularitza
Bizkaiko abokatuek hipotekarekin laguntzeko zerbitzua sortu dute
Helburua hipoteka kontuetan adituak diren 25 abokatu biltzea da zorrak dituzten familiei laguntza, gomendioak eta babesa emateko, eta finantza erakundeekin bitartekaritza lana egiteko.
Erredakzioa
Bizkaiko abokatuen elkargoak hipotekarekin lotutako gaiekin aholkua eman eta bitartekaritza lana egiteko zerbitzua sortzeko izapideak hasi dituzte. Helburua hipoteka ordaintzeko zor handia hartu duten familiei laguntzea da.
Elkargoak abokatuak hautatzeko prozesua abian jarri du, eta asmoa Administrazio Publikoekin hitzarmenak sinatzea da.
Helburua hipoteka kontuetan adituak diren 25 abokatu biltzea da zorrak dituzten familiei laguntza, gomendioak eta babesa emateko, eta finantza erakundeekin bitartekaritza lana egiteko.
Gizarte laguntzen kudeaketa
Halaber, gizarte laguntzak gizarte zerbitzuen bidez kudeatzeaz arduratuko dira, baita aukera publiko zein pribatuak kontuan hartu eta familientzako konponbideak aurkitzeaz ere.
Elkargoaren arabera, zerbitzua epe laburrean martxan egotea espero dute.