Etxegabetzeak -

PAH

Hipoteketako kaltedunek prozedurak bertan behera uztea eskatu dute

"Gobernuak egin beharko lukeena beste behin ere plataforma egiten ari da, legez kontrako prozedurak geldiaraztea, alegia", azaldu du Ada Colau PAHko bozeramaileak.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Etxegabetzeak geldiarazteko eskatu dute hipoteken aferako kaltedunek

1:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hipoteken aferako Kaltedunen Plataformak hipoteka-prozedura guztiak bertan behera uztea eskatzeko kanpaina hasi du gaur, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak plazaratutako epaia oinarri hartuta. Horrela, Espainiako legeak Europako araudia urratzen duela arrazoituz PAHk ehunka idazki aurkeztu ditu Espainia osoko epaitegietan.

"Gobernuak egin beharko lukeena beste behin ere plataforma egiten ari da, oinarrizko eskubideak urratzen dituzten legez kontrako prozedurak geldiaraztea, alegia", azaldu du Ada Colau PAHko bozeramaileak Bartzelonako epaitegien aurrean.

Espainiako 130 plataformek kanpainan parte hartzen dute. PAHko plataformek etxegabetzeak bide judizialetik gelditu nahi dituzte. Espainiako prozedurek Europako zuzentaraua urratzen dutela erabaki zuen auzitegiak, ondorioz, "legez kontrako arau bat da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea