Etxegabetzeak -

Protestak

EAEko 'escrache'en inguruko txostena eskatu du Estatuko fiskalak

Ordezkari parlamentarioek jasaten ari diren 'escrache'en inguruko informazio eskatu die erkidego ezberdinetako 17 fiskal nagusiei, tartean EAEko fiskalari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erkidego ezberdinetan ordezkari parlamentarioek jasaten ari diren escrache-en inguruko informazioa eskatuz idatzi bat helarazi die Estatuko Fiskaltza Nagusiko Idazkaritza Teknikoak erkidegoetako fiskal nagusiei, tartean Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiari ere.

Hipoteken arazoa dela-eta plataforma eta elkarte ezberdinek deituta, ordezkari parlamentarioen eta beste kargudun batzuen ingurukoen kontrako ''jazarpen egoerak'' ematen ari direla ohartarazi du Fiskaltzak, eta, horren aurrean, egoera horietako bakoitzaren garrantzi juridiko-penala aztertuko duela iragarri du. Halaber, eman beharreko erantzuna ere aztertuko duela ohartarazi du.

Ertzaintzak bi escrache galarazi ditu

Azken orduotan, bi escrache galarazi ditu Ertzainak, bata Donostian eta bestea Bilbon. Horren harira, Ertzaintzak berak azaldu du ez direla ekintza horiek ''debekatzen ezta oztopatzen ari''. ''Zenbait neurri ezartzen dira manifestatzeko eskubidea baliatzerakoan beste eskubide batzuk ez urratzeko'', azaldu du Segurtasun Sailak ohar baten bidez.

Idatzi horretan, Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordeak gogora ekarri du gizabanakoen eskubideak urratzeko aukera dagoen lekuetan edo guneetan egiten den edozein agerraldi, manifestazio edo aldarrikapen-ekitalditan pertsonen pribatutasuna babestea dela Ertzaintzaren betebeharra.

Escrache-ak egiten jarraituko dute, Ertzaintzak debekatu arren

Hipotekak kaltetutakoen plataformako kideek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Bilboko PPren egoitzaren aurrean, eta escrache-ak egiten jarraitu egingo dutela azpimarratu dute, nahiz eta Ertzaintzak politikoen etxeen aurrean deitutakoak debekatu dituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea