Etxegabetzeak -

Gertakaria

Gizon bat hil da etxegabetu eta atxilotu ondoren Oviedon

30 urteko gizona atxilotu eta Asturiaseko ospitalera eraman zuten poliziek, oso urduri zegoelako.

Oviedoko Independencia kalea. Argazkia: EFE
Oviedoko Independencia kalea. Argazkia: EFE
Oviedoko Independencia kalea. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 urteko gizon bat hil da etxegabetu ondoren Oviedoko Independencia kalean. Poliziak hildakoa atxilotu zuen agente bati kosk egin ostean.

Gizona atxilotu eta Asturiaseko ospitalera (HUCA) eraman zuten poliziek, oso urduri zegoelako. Gutxi geroago heriotzaren berri eman zuten.

Polizia Nazionalak jakitera eman duenez, 13:00ak aldera batzorde judizial bat Oviedoko Independencia kalera joan zen, etxegabetzearen berri emateko.

Hasiera batean, gazteak atea zabaltzeari uko egin zion. Batzorde judizialak poliziari abisua eman zion.

Poliziek gizonarekin hitz egin eta negoziatu ondoren, etxegabetuak atea zabaldu zuen. Hala, Oviedoko epaitegi batek agindutako etxegabetzearen berri eman zion idazkari judizialak.

Etxebizitza uzteko arazorik ez zuen jarri hasieran, baina oraindik batzorde judiziala bertan zela, jarrera aldatu eta polizia bati eraso egin zion. Polizia bati kosk egin zion hankan.

Etxegabetzea Oviedon efe

Etxegabetzea Oviedon efe

Kameralari bat Oviedoko Independencia kalean. Argazkia: EFE

Menderatu eta eskuburdinak jarri ondoren polizia-etxera eraman zuten, baina bidean arnas hartzeko zailtasunak eta oso urduri zegoela ikusi zuten poliziek, eta atxilotua HUCAra eramatea erabaki zuten, bertan artatzeko.

HUCAn hartu eta 20 minutu geroago heriotzaren berri eman zien ospitaleak poliziei. Hildakoa 2010etik bizi zen Oviedon eta kubatarra zen.

Bertsio kontraesankorrak

Hala ere, hildakoaren auzoko batek El Comercio de Oviedo egunkariari azaldu dionez, gazte etxegabetua "etxeko eskailera-buruan etzanda eta beroki batekin estalirik" ikusi zuen.

Osasun iturrien arabera, HUCAn gaztea artatu zuten medikuek heriotzaren akta sinatzeari uko egin eta auzitegiko mediku bati autopsia egiteko eskatu zioten.

Telebistan agerraldiak

Hildakoak dantza-akademia bat zeukan Oviedon anaiarekin batera, baina, horrez gain, telebistako hainbat saiotan agertzeagatik ere ezaguna zen, besteak beste Adán y Eva, Cámbiame edota Spain Got Talent.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Kaleratzeak gaur