Etxegabetzeak -

Epaitegia

Maiatzaren 15era atzeratu dute 84 urteko donostiar baten etxegabetzea

Donostiako epaitegiak aintzat hartu du kaltetuaren abokatuak egindako eskaera. Asteazkenean bota behar zuten etxetik 'mailegu-emaile baten biktima' izan den gizona.

Patxi Zubiaurre. Argazkia: Kaleratzeak Stop
Maiatzaren 15era atzeratu dute Patxi Zubiaurreren etxegabetzea

1:37

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Lehen Instantziako 1. Epaitegiak maiatzaren 15era atzeratu du Donostian bihar egitekoa zuten 84 urteko gizonezko baten kaleratzea, Maite Ortiz defentsa abokatuak jakinarazi duenez.

Kaleratzeak Stop elkarteak salatu zuenez, Patxi Zubiaurre kaltetuak 104.000 euroko hipoteka-mailegua sinatu zuen Abacredit konpainiarekin duela hiru urte, etxea jada ordainduta zuela bermatuta eta baldintza lukurretan, hala nola, % 19,5eko interes tasarekin eta dirua urtebete baino gutxiagoko epean itzultzearen truke.

Mailegua ordaintzeko modurik ez zuenez, etxea enkantean enpresa mailegu-emaileari eman zioten, 125.000 eurogatik, tasazioaren balioa 250.000 euroko zenean. Halaber, Donostiako epaitegi batek ebatzi zuen gizonezkoak asteazkenean utzi behar zuela etxea eta Ertzaintzari kaleratzea gauzatzeko agindua eman zion.

Hala ere, Donostiako Lehen Instantziako 1. Epaitegiak kaleratzea atzeratzea erabaki du gaur, Ortiz defentsa abokatuak egindako eskaria aintzat hartuta. Abokatuak Patxi Zubiaurreren adina eta osasun egoera ahula kontuan hartzeko eskatzen zuen.

Bestalde, Abacredit konpainiaren abokatua etxegabetzea atzeratzearen kontra agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Kaleratzeak gaur Gizartea Gaurko azken orduko albistea