Gizartea -
Murtzian
Mariskoari alergia zion gizon bat hil da Murtzian, ganbak jan ostean
Gertakaria Murtziako txinatar jatetxe batean gertatu da, gizon bat txarto sentitzen hasi eta bihotza gelditu zitzaionean.
Erredakzioa
Mariskoari alergia zion 35 urteko gizon bat hil da larunbat honetan Murtziako jatetxe txinatar batean, ganbak jan ostean. Dirudienez, jaki hori jateak heriotza eragin dio, larrialdi zerbitzuek EFEri azaldu diotenez.
Murtziako Larrialdietarako Koordinazio Zerbitzuak dei bat jaso du 16:07etan, jatetxe batean bazkaldu ondoren, arnas arazoak zituen gizon batek anbulantzia bat behar zuela ohartaraziz
Bihotz-geldiketa
Gertakaria Murtziako Juan Carlos I. kalean dagoen txinatar jatetxe batean gertatu da, gizon bat txarto sentitzen hasi eta bihotza gelditu zitzaionean.
Gertakariaren lekura Murtziako Osasun Zerbitzuko anbulantzia bi agertu dira, eta gizonaren heriotza baieztatu dute.