Gizartea -
Ikastaro batean
Formigalen eskiatzen ari zen neskato bat hil da
Heriotzak neskatoak izan zuen garuneko kolpe larriarekin zerikusia izatea baztertu dute ospitaleko iturriek.
Erredakzioa
Formigalen (Huesca) eskiatzen ikasteko ikastaro bat egiten ari zen 8 urteko neskato bat hil da Zaragozako Miguel Servet ospitalean.
Aragoiko Gobernuaren Osasun Sailak jakinarazi duenez, adingabekoa (A.A.G.) artatu zuten medikuek "hasiera batean" heriotzak kolpe larriarekin lotura izatea baztertu dute. Autopsia egingo diote eta bertan jakingo da zergatik hil zen neskatoa.
Istripua igandean 12:30ak aldera gertatu zen "zona urdin" batean, erdi mailako zailtasuna duen Pastores izeneko pista batean, Anayet inguruan. Neskatoa eskiatzen ikasteko ikastaro batean zegoen. Bertan artatu zuten larrialdietarako zerbitzuek lesioaren larritasuna ikusita emergentzia protokoloa martxan jarri zuten. Helikopteroz Zaragozako ospitale batera eraman zuten.
Bertako iturriek berretsi dute heriotza eta ikertzen ari dira pista amaierako sarearen aurka jo aurretik neskatoa zergatik gelditu ez zen.