Gizartea -
Gertakaria
12 urteko zigor eskea, ustez bikotekidea bortxatu zuen gizon batentzat
Akusazio partikularrak, berriz, hamahiru urte eskatu ditu eta tratu txarrak ematea eta eraso sexuala delituak egotzi dizkio.
Erredakzioa
Gipuzkoako Fiskaltzak hamabi urteko kartzela zigorra eskatu du ustez bikotekidea bortxatu eta tratu txarrak eman zizkion gizon batentzat. Gertakaria Donostian izan zen, mutil-laguna leiala izan ez zela jakin eta harremanari amaiera eman ostean.
Akusazio partikularrak, berriz, hamahiru urte eskatu ditu eta tratu txarrak ematea eta eraso sexuala deltiuak egotzi dizkio. Defentsak bezeroa absolbitzea eskatu du, sexu harremanak baimenduak izan zirela uste duelako.
Epaiketaren lehen saioa gaur goizean egin dute, Gipuzkoako epaitegian, eta biktimak, akusatuak eta hainbat lekukok deklaratu dute.
Gertakaria 2010eko irailaren 10eko 18:30ean izan zen, urte eta erdiko harremanari amaiera eman ostean, emakumea ustezko erasotzailearen etxera joan zen zor zizkion 400 euro eskatzeko.
Dokumentuaren arabera, eztabaida hasi zuten eta akusatuak emakumea jo eta bortxatu zuen.
Gaur egin duten saioan, biktimak gertakariak berretsi ditu eta gizonak aurpegian jo eta iletik eta lepotik heldu zuela esan du. Borroka egin zuen arren, ustezko erasotzaileak biluztu egin zuela eta bortxatu egin zuela esan du.
Akusatuak, berriz emakumearekin harreman sentimentalik ez zuela eta lagunak besterik ez zirela esan du. Gainera, baimendutako harremanak zituela azaldu du. Epaiketak bihar jarraituko du.