Gizartea -

Gastronomia

Osasun Sailak espedientea ireki dio Mugaritz Adurizen jatetxeari

Era berean, foie gras-a saltzen dion haztegiaren jarduera eten du "baldintza higienikoak ez betetzeagatik".

Andoni Luis Aduriz sukaldaria, artxiboko irudian. Argazkia: EITB
Andoni Luis Aduriz sukaldaria, artxiboko irudian.
Andoni Luis Aduriz sukaldaria, artxiboko irudian. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak zigor-espedientea ireki dio Mugaritz jatetxeari, eta Errenteriako jatetxeari foi gras-a saltzen dion Oiartzungo haztegiaren jarduera eten du, "baldintza higienikoak ez betetzeagatik".

Animalien defentsarako kolektibo batek salaketa jarri zuen Oiartzungo Momotegi baserriko haztegiaren kontra, eta horren harira iritsi da Osasun Sailaren neurria.

Gipuzkoako Osasun arduradunek kolektiboari jakinarazi diotenez, bertan behera utzi dute, badaezpadako neurri gisa, haztegiaren jarduera, "baldintza higienikoak ez betetzeagatik", eta ezingo du foi gras-a saldu.

Era berean, kolektiboak zabaldu duen agirian agertzen denez, "zigor espedienteak ireki dituzte" Olga Posse Oliveira Momotegi baserriaren jabearen eta Mugala Innova S.L. Mugaritzen jabetza duen enpresaren kontra.

Prozedura ankerrak

Igualdad Animal kolektiboak jarri zuen baserriaren kontrako salaketa, foie gras-a egiteko antzarak modu "ankerrean" tratatzen zituztela eta "oinarrizko higiene eta osasun arauak urratzen zituztela" ikusita.

Dagoeneko ez dute produktua eskaintzen

Mugaritzetik jakinarazi dutenez, salaketa jarri zenetik, ez dute foie gras-a eskaini. Dena dela, Momotegiri erosten zioten foi gras-ak laborategiaren azterketak gainditu eta osasun baldintzak betetzen zituela azpimarratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea