Gizartea -
Eguraldia
Loiurako hegazkin batzuk desbideratu egin dituzte haizearen eraginez
Urduñan jo du haizeak indartsuen, 163 km/h-ko haize-boladak neurtu baitituzte bertan, baina Gasteizen eta Donostian ere gogor ibili da goizean, 98 eta 80 km/h-ko ufadak izan baitira.
Erredakzioa
Haizea gogor jotzen ari da euskal lurralde osoan, 100 km/h-ko muga hainbat lekutan gaindituta. Ufadarik gogorrena Urduñan izan da, 163 km/h-koa, hain zuzen.
Hala ere, daturik deigarrienak hiriburuetan gertatu dira; Bilbon 100 km/h-ko ufadak izan dira 93 km/h-ko Gasteizen eta 80koak Donostian.
Haizea gogor jotzen ari da euskal lurralde osoan, 100 km/h-ko muga hainbat lekutan gaindituta. Ufadarik gogorrena Urduñan izan da, 163 km/ordukoa, hain zuzen.
Hala ere, daturik deigarrienak hiriburuetan gertatu dira; Bilbon 100 km/h-ko ufadak izan dira 93 km/ordukoak Gasteizen eta 80koak Donostian.
Eusko Jaurlaritzako Meteorologia eta Larrialdi Zerbitzuetarako Zuzendaritzak alerta laranja ezarri zuen atzo, ostegunean, 21:00etatik ostiraleko 15:00etara haize-bolada bortitzengatik.
Leku babestuetan, abisu horia mantenduko dute; izan ere, orduko 80-90 kilometrorainoko haize-boladak espero dituzte, batez ere lurraldearen mendebaldean.Ostiraleko 15:00etatik 18:00etara, abisu horia ezarriko dute lurralde guztian, 100 km/h-ko haize-ufadak izan litezkeelako haizeguneetan, eta 80 km/-koak, babestuetan.
Iragarpena
Hego-haizea oso zakar ibiliko bada, eta arratsaldetik aurra apurka-apurka ahultzen hasiko da haizea. joko du. Bestalde, euri apur bat egin lezake noiznahi eta nonahi. Tenperatura denean igoko da.
Larunbatean zaparradaren bat bota lezake kostaldean. Hodeiak oso ugariak izango badira ere, tarteka urdinguneak ere zabalduko dira, bereziki goizean. Tenperatura igo egingo da hegoaldean, baina Kantauriar isurialdean eguneko tenperatura ez da asko aldatuko. Aurreko egunetan bezala, haizea zakarra izango da, baina jada ez du hainbesteko indarrez joko.
Ezagutu eguraldiaren iragarpena eta bidali zuen argazkiak erabiltzaileen atarira.