Gizartea -

Etxebizitza sozialak

Babes ofizialeko etxeen jabeek erosketa atzeratu egin ahalko dute

Eusko Jaurlaritzak onartu duen arauaren arabera, alokairu sozialeko etxebizitzak ezingo dira erosi.

Argazkia: EITB
Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurrerantzean, babes ofizialeko etxebizitza bat egokitzen zaienek etxea alokairuan hartzeko eta erosketa atzeratzeko aukera izango dute.

Iñaki Arriola jarduneko Etxebizitza sailburuak atzo onartu zuen arau berria, eta abenduaren 28an argitaratuko da Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean. Arauak bi helburu nagusi ditu: herritarrek babes ofizialeko etxebizitzak (BOE) erosteko erraztasunak izatea eta eraikuntza sektoreari bultzada bat ematea.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, aurrez ere ageri zen araudian alokairuan bizi eta etxebizitza erosteko aukera, baina ez zegoen araututa.

Arau berri horren onurak jaso nahi dituztenek ez dute baldintza gehigarririk bete beharko; izan ere, nahikoa da babes ofizialeko etxebizitza bat erosteko izena emanda egotea.

Baldintzak

Babes ofizialeko etxebizitza bat alokairuan hartu eta hura erosteko aukera izan nahi dutenek hitzarmen bat sinatu beharko dute, eta akordio horretan hainbat kontu zehaztu beharko dituzte: alokairu kontratuaren iraupena, alokairuaren zenbatekoa, eta etxebizitzaren salmenta prezioa, besteak beste.

Etxea alokairuan hartu eta 5 urtera etxea erosteko aukera izango dute, baina epe hori igarota galdu egingo dute aukera hori. Tarte horretan, maizterrak nahi duenean erosi ahal izango du etxebizitza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea