Gizartea -

HAINBAT FAMILIEKIN

Errusiako eta Bielorrusiako 43 umek Euskadin pasatuko dituzte Gabonak

Guztiak umezurztegietatik edo familia txiroetatik datoz. Euskadin egongo diren egunetan ekintza ugari egingo dituzte; Guggenheimera bisita horien artean.

18 ume Bizkaian geratuko dira, 14 Araban eta 11 Gipuzkoan.
18 ume Bizkaian geratuko dira, 14 Araban eta 11 Gipuzkoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiako eta Bielorrusiako 43 umek Euskadin pasatuko dituzte Gabonak. Hainbat familiek, egun batzuez, umezurztegietatik edo familia txiroetatik datozen umeak hartuko dituzte.

Helduko den lehenengo taldea (38 ume) Errusiako hiru eskualdetatik datoz; Briansk, kutsadura nuklearrak jo zuen eskualdea, eta Nizhnevartousk eta Krasnoyarsk, muturreko klima eta bizitzarako baldintza kaskarrak dituzten eskualdeak. Bigarren taldea (beste bostak) egun batzuk beranduago helduko da Minsk eskualdetik.

18 ume Bizkaian geratuko dira, 14 Araban eta 11 Gipuzkoan. Euskadin egongo diren egunetan ekintza ugari egingo dituzte; Guggenheimera bisita edota Gasteizeko ikuskizun musikal batera joatea, beste batzuen artean.

Bikarte elkartea arduratzen da familia hauen bilaketaz. Bestela, 605709024 telefonoaren bitartez edota bikarte@yahoo posta elektronikoaren bitartez kontaktuan jarri gaitezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea