Gizartea -

BIZKAIA

Atxilotu dute Berrizeko bankua lapurtu zuen gizona

Pistola batez egin zuen lapurreta azaroaren 28an. Dirua lortu ostean, lapurrak ihes egin zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 51 urteko gizon bat atxilotu du pistola batez Berrizeko (Bizkaia) bakuaren lapurreta leporatuta.

Gizonak diru kantitate 'garrantzitsua' eramatea lortu zuen bankuko langileak biltegi baten barruan itxi eta gero.

Durangoko Ertzaintzak eginiko ikerketak gizonaren nortasuna argitu du eta atxiloketarako beharrezkoa izan da. Lapurrak ez du garbi kondenen agiritegia, izan ere antzeko beste delitu batzuk zituen aurretik.

Atxilotua Basauriko espetxean sartu dute epailearen erabakiz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea