Gizartea -

Italiatik

Espainian 600.000 euro faltsu sartu zituen banda atxilotu dute

Poliziak 114.000 euro konfiskatu ditu, 50 euroko billete faltsutan, diru faltsua merkaturatzen duten sareen aurka aurten Espainian egin duten operazio handienean.

50 euroko bilete faltsuak. Argazkia: EITB
50 euroko bilete faltsuak. Argazkia: EITB
50 euroko bilete faltsuak. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquadra Mossoek eta Polizia Nazionalak hamaika pertsona atxilotu dituzte, Katalunian billete faltsuak sartzen zituen sare bat desegitea lortu duten operazio batean. Gutxienez, Italiatik ekarritako 600.000 euro faltsu sartu zituztela adierazi dute operazioaren arduradunek.

Esquadra Mossoek eta Polizia Nazionalak hamaika pertsona atxilotu dituzte, Katalunian billete faltsuak sartzen zituen sare bat desegin duen operazio batean. Italiatik ekarritako 600.000 euro faltsu (gutxienez) sartu zituztela adierazi dute operazioaren arduradunek.

Poliziak 114.000 euro konfiskatu ditu, 50 euroko billete faltsutan, diru faltsua merkaturatzen duten sareen aurka aurten Espainian egin duten operazio handienean.

Sarea duela hiru urte baino gehiago hasi zen lanean, Katalunian, eta bilete faltsuak Italiatik ekartzen zituen (bakoitza 8 eurotan erosten zuten). Ondoren, beste sare batzuei edo gaizkile txikiei saltzen zizkieten, diru faltsua saltoki txikietan erosketak eginez merkaturatzeko.

Polizia Nazionalaren inspektore nagusiak Italiako billete faltsuak egiteko zentrora jotzeko zailtasunak deitoratu ditu, eta Espainian dagoen diru faltsuaren % 70 atzerritik datorrela azaldu du; horren % 60 Italiatik iristen omen da.

Zortzi atxilotuetatik bost kartzelara eraman dituzte. Sarearen arduraduna, aldiz, azaroaren 29an atxilotu zuten, Bartzelonako geltoki batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea