Gizartea -
Sare sozialak
Ignacio Gonzalezek polemika sortu du Twitterren
Madrilgo Erkidegoko presidenteak txiste "lizuna" idatzi du sare sozialean, Gabonak zoriontzeko. Gonzalezek barkamena eskatu du berehala, eta nahi gabe izan dela azaldu du.
Erredakzioa
Ignacio Gonzalez Madrilgo Autonomia Erkidegoko presidenteak Erregeak protagonista zituen txiste "lizuna" idatzi du sare sozialean, Gabonak zoriontzeko.
"Hiru Erregeak hotz ziren, eta beroki bat eman nien. Egarri ziren, eta ura eman nien. Gose ziren, eta janaria eman nien. Sexua nahi zuten... eta zure helbidea eman nien. Adi ibili: hiru dira, eta horietako bat beltza da, kar-kar", irakur zitekeen txioan.
"Nire taldekide bat esteka batean nahigabe sartu eta nirea ez den txio bat argitaratu da. Barkatu", idatzi du Gonzalezek barkamena eskatzeko, baina erabiltzaileak berehala hasi dira gertatutakoari buruz idazten eta Madrileko presidentea Trending Topic bilakatu da.
"Hiru Erregeak hotz ziren, eta beroki bat eman nien. Egarri ziren, eta ura eman nien. Gose ziren, eta janaria eman nien. Sexua nahi zuten... eta zure helbidea eman nien. Adi ibili: hiru dira, eta horietako bat beltza da, kar-kar", irakur zitekeen txioan.
"Ignacio Gonzalez jauna. Nik mutil-lagun beltza izan nuen. Gizon zoragarria zen, eta sexu-organo arrunta zuen. Txiste arrazistak ez dira politak. Eta faltsuak dira", idatzi du Lucia Etxebarria idazleak.
Photoshopa erabiliz argazkiak moldatu dituzten erabiltzaileak ere izan dira. "Ignacio Gonzalez, Vatikanora bidaltzeko Gabonetako postala aukeratzen", idatzi du @FacuDiazT erabiltzaileak, eta irudi hau argitaratu du.