Gizartea -

Aplikazio berria

Gabonetako euskal kantuak, orain sakelako telefonoetan ere eskura

'Gabon kantak' aplikazioa doakoa da eta Android sistema eragilea duten eskuko telefonoetarako balio du.

Olentzero, eta Mari Domingi. Argazkia: EITB
Olentzero, eta Mari Domingi. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Skura Mobile enpresa euskaldunak Gabon kantak izeneko aplikazioa sortu du. Doakoa da eta Android sistema eragilea duten esku telefonoetarako balio du. Aplikazio horrek euskarazko gabon kanta ezagunenen letrak eta doinuak biltzen ditu.

Gabon kantak aplikazioak 15 abesti biltzen ditu: "Alaken", "Din dan don", "Dringilin dron", "Elurra teilatuan", "Erregeak", "Gaueko izar", "Gau ixila", "Hator hator", "Haur eder baten bila", "Haurtxo maite", "Horra Mari Domingi", "Kanta alleluia", "Mesias sarritan", "Olentzero" eta "Trakatan".

Aplikazioan gabon kanten letrak eta doinuak aurki daitezke. Doinuak gainera, eskuko telefonoan bertan entzun daitezke. Aplikazioa Google Play sareko dendan eros daiteke.

Skura Mobile enpresa Mondragon Unibertsitateko bi ikaslek sortu zuten eta eskuko telefonoetarako aplikazioak egiten dituzte. Aurrez, Durangoko denden elkartearentzat aplikazio bat egin dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea