Gizartea -
Desagertzea
Aizkorrin desagertutako emakumearen bilaketa lanak amaitu dituzte
Desagertutako pertsonak 37 urte ditu, eta Asteasun bizi da. Antza denez, abenduaren 12an Aizkorri aldera joan zen, txakurrarekin batera buelta bat ematera.
Aizkorri mendiaren inguruan desagertutako emakumearen bilaketa lanak amaitu dituzte astezken honetan. Bihar berriro ere bilaketari ekingo diete.
Ertzaintza, DYA eta Gurutze Gorriko kideak ari dira emakumearen bila, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Desagertuak 37 urte ditu, eta Asteasun bizi da. Antza denez, abenduaren 12an Aizkorri aldera joan zen, txakurrarekin batera buelta bat ematera, eta Legazpin, Brinkola tren geltokian, abiatu omen zuen txangoa.
Haren berririk ez zutela ikusita, familiak salaketa jarri zuen astelehenean Ertzaintzaren aurrean, eta txakurra Legazpiko kaleetan aurkitu zuten.