Gizartea -
Garoñaren itxiera
Kongresuak onartu egin du zentral nuklearren gaineko zerga
Garoñaren geldialdia eragin zuen neurri horrek, Nuclenorren arabera. Espainiako Gobernuaren ustez, hala ere, zentral nuklearra ixteko erabakia ez da behin betikoa.
Erredakzioa
Diputatuen Kongresuak onartu egin du ostegun honetan argindarra ekoizteko zerga berria. Zentral nuklearren gaineko zerga horrek bideraezin egiten du Garoña, zentra nuklearraren jabea den Nuclenor enpresaren arabera.
Enpresak emandako datuen arabera, Zerga berri horren ondorioz, eta zentrala 2019a arte zabalik balego, 96 milioi euro galduko lituzkete.
Soriaren ustez erabakia ez da behin betikoa
Jose Manuel Soria Industria ministroaren ustez, ordea, zentral nuklearra ixteko erabakia ez da behin betikoa, eta, ministroak emandako datuen arabera, Garoñak 125 milioi euroko irabaziak izango lituzke (zerga berriak eta segurtasun neurri berriak ordainduta ere).
Halaber, zentral nuklearra sei hilabete lehenago ixten baldin badu ikerketa zabalduko duela jakinarazi dio Nuclenorri.