Gizartea -

Istripua

Haur bat zauritu da Areson, auto batek harrapatuta

Iruñeko Nafarroako Ospitalera eraman dute adingabea eta oraindik ez dute zaurien larritasun mailaren berri eman.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto batek hiru urteko haur bat harrapatu du Areson (Nafarroa). Istripuan haurra zauritu da, baina oraindik ez dute izan dituen zaurien larritasun mailaren berri eman.

Istripua 14:37 inguruan gertatu da. Haurraren gurasoek beren autoan Leitzako anbulategira eraman dute adingabea, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Gertaeraren berri izan ostean, Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek anbulantzia bat bidali dute lekura, baina zaurien lehen azterketa egin ostean anbulantzia medikalizatu bat bidaltzeko eskatu dute. Bigarren anbulantzia horretan eraman dute haurra Iruñeko Nafarroa ospitalera.

Foruzainak istripuaren lekura joan dira gertaturikoa ikertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea