Gizartea -
Sagartoki erretegian
Pertsona bat zauritu da Gasteizko erretegi batean izandako sutean
Lokala hustu egin behar izan dute ke handiaren ondorioz. Sukaldari bat sua itzaltzen saiatu da eta keak kalte egin dio. Ondorioz ospitalera eraman behar izan dute.
Erredakzioa
Gasteizko erretegi bateko sukaldaria kea irensteagatik zauritu da, sukaldean izandako sutearen ondorioz. Lokala ere hustu egin beharizan dute.
Gertaera 13:20ean jazo da, Prado kaleko Sagartoki erretegian.
Suhiltzaileek emandako informazioaren arabera, erretegi gehienetan gasa erabiltzen da sukaldean eta sugarrak suburuetako koipeaz elikatzen dira, Gasteizko gertaeran gertatu den bezala.
Sua azkar hedatu da sukaldeko eta jankokiko sabai faltsutik, eta sabaia beraren zati bat ere erori egin da erretegiko mahaien gainean. Zorionez, ordurako, lokala hutsik zegoen.
Sukaldaria, zaurituta
Hasiera batean, sukaldarietako bat su-itzalgailua erabiltzen saiatu da, baina ke asko irentsi du eta ospitalera eraman behar izan dute oxigeno-tratamentua jasotzeko.
Suhiltzaileek ur "asko" erabili behar izan dute sua itzaltzeko, eta hiru orduko lana izan dute.