Gizartea -
La Jonqueran
Burdel erraldoi bat hustu dute Gironan, ustezko bonba-auto batengatik
Antza denez, fusilak eta txanoak jantzita zeramatzaten bost pertsona autoa lokalaren aurrean utzi eta atezainari lehergailuz beteta dagoela esan diote.
Erredakzioa
Esquadra Mossoek "Paradise" izeneko burdel handia hustu dute Jonqueran, Gironan, eta lokala inguratu dute. Dirudienez, armadun eta txanodun bost pertsona burdelaren aurrean auto bat utzi eta lehergailuz beteta dagoela esan dute, Poliziaren arabera.
Polizia 20:30 heldu da gertaeraren lekura. Abisua lokaleko atezainak eman die, armadun eta txanodun bost pertsonek autoa lokalaren ate aurrean utzi eta lehergailuz beteta zegoela esan diotenean.
Antza denez, bost gizonak bi autotan iritsi dira; bat, ustez lehergailuz beteta dagoena, aparkatu egin dute; bestea, handiagoa, ihes egiteko erabili dute.
70 pertsona atera dituzte
Poliziak 70 pertsona inguru atera ditu burdeletik eta ondoan dagoen jatetxetik.
Mossoen hainbat autorekin batera, lehergailuak desaktibatzeko unitatea ere bertan da, aparkatutako autoa lehergailuz beteta dagoen ala ez ikusteko.