Gizartea -
Gertaera
4 sute piztu dira Bizkaian, haizeak eta tenperatura altuak eraginda
Zeanuri, Mungia, Ortuella eta Galdames herrietan izan dira suteak, baina lehenengo bietan bakarrik behar izan da suhiltzaileen laguntza garrak kontrolatzeko.
Azken orduetan lau sute piztu dira Bizkaian, hego haize zakarrak eta tenperatura altuak eraginda, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez.
Zeanuri, Mungia, Ortuella eta Galdames herrietan piztu da sua, eta lehenengo bietan soilik behar izan da suhiltzaileen laguntza garrak kontrolatzeko. Zeanuriko sutean esaterako, lau kamioi eta beste lau ibilgailu erabili dituzte suhiltzaileek.
Ortuella, Mungia eta Galdames herrietako suteak txikiagoak dira, baina oraindik ez dituzte erabat itzali. Mungiako sutean bi kamioi erabili dituzte suhiltzaileek.
Ikusi datozen egunetarako eguraldiaren iragarpena.