Gizartea -
35 lagun atxilotuta
11 tona haxix atzeman dituzte drogaren aurkako operazio handi batean
Droga honen aurka Iberiar penintsulan inoiz egindako operazio handienetakoa da.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak 35 lagun atxilotu ditu eta 11 tona haxix baino gehiago atzeman ditu, Iberiar penintsulan droga honen aurka inoiz egin duen operazio handienetakoan.
Ohar baten bitartez jakitera eman duenez, erakundeak prozesu guztia kontrolatzen zuen; Espainiara iristen zen produkziotik hasi, paketeak egin eta Europan zehar banatzeraino; Frantziara, Belgikara, Britainia Handira eta Herbehereetara, batik bat.
Gasolio gordailuetan ezkutatua banatzen zen droga, operazioaren arduradunen arabera. Erakundearen biltegi nagusia Toledon zegoen eta bertan 8.500 kilo haxix atzeman dituzte.
Halaber, egin dituzten 17 erregistrotan, 150.000 euro, 14 ibilgailu (horien artean 400.000 euroko bi kamioi) eta 109 mugikor hartu dituzte.